Maiatzeko ostegun guztietan bezala, datorrenean ere egingo dute sagardo dastaketa gidatua, 19:00etan online, Mikel Garaizabalen eskutik. Parte hartzeko, gaur arte erosi daitezke txartelak interneten, sagardoa.eus web orrian. 15 euro dira, eta trukean, etxean jasoko dira hiru Euskal Sagardoa botila, eta hiru kopa.