LGTB fobiaren kontrako egunez, lehiaketa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 17a, 00:00

Kattalin Minerren 'Moio, gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren bi ale zozketatuko dira, asmatzaileen artean.

LGTBI fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori ospatzeko zita jarri du Hernaniko Gaztelekuak. Herenegun elkarrizketatu zuten Egoitz Albeniz hernaniarra, Hiruki Larroxa kolektiboko kidea, @hgaztekekua Instagram kontuan, zuzeneko saioan. Eta gaur, Instagramen bertan, lehiaketa egingo dute: Albenizek berak prestatu duen galdetegia zabalduko dute, eta galdera-sorta zuzen erantzuten dutenen artean, zozketatuko dituzte Kattalin Minerren Moio, gordetzea ezinezkoa zen liburuaren bi ale.

'El mayordomo' pelikula ikusteko zita, Astigarragan

Astigarragako Gaztelekuak, bere aldetik, Gaztezinemarekin jarri du hitzordua gaur. Eta internet bidez, El mayordomo pelikula ikusiko dute nerabeek, bi ordu eta laurdenekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!