Maiatzaren 16ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 16a, 16:27

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoan ez da kasu berririk izan, PCR testen bitartez, eta 2.307 dira oraindik ere, guztira. EAEn 16 dira kasu berriak PCR testen arabera; eta guztira 18.733 dira kasu positiboak, orain arte, PCR eta serologikoak batuz. Hildakoak, berriz, lau izan dira azken 24 orduetan, baina ez dute zehaztu zein lurraldetakoak diren. Orain arte, guztira, 1.459 dira EAEn hildakoak. 

Herriz herrikako daturik ez dute argitaratu gaurkoan, baina positibo berririk ez da izan Gipuzkoan, eta beraz, Hernanin eta Astigarragan ez da aldaketarik izango: 55 eta 20 izaten jarraitzen dute, hurrenez hurren.

Nafarroan, berriz, positibo berriak 153 izan dira, test guztiak batuz; eta orain arte 8.235 dira guztira. Hildako bakarra izan da azkeneko 24 orduetan, eta 501 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.658ra igo dira, atzo baino 108 gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 153 izan dira positibo eman dutenak, test mota guztiak batuz; eta guztira 8.235 dira. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan; eta guztira, 501 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.658 dira guztira, atzo baino 108 gehiago. 

EAEri dagokionez, 16 izan dira positibo berriak, PCR bidez aztertutakoetan; eta guztira, 18.733 dira positiboak orain, test mota guztiak batuz. Hildakoak lau izan dira, azkeneko 24 orduetan; eta denera, 1.459 dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 16.028 dira dagoeneko, atzo baino 350 gehiago. 

Gipuzkoan ez da positibo berririk izan, PCR testei dagokienez, eta beraz, 2.307 dira guztira, orain artekoak. EAEko lau hildakoak zein probintziatakoak diren ez dute zehaztu oraindik. Atzo arte, 283 ziren Gipuzkoan hildakoak. 

 

Herriz herrikako daturik ere ez dute eman gaurkoan, baina Gipuzkoan kasu berririk izan ez denez, orain arte Urumea bailaran ezagutzen diren datuetan ez da aldaketarik izango: Hernanin 55 dira positiboak, eta Astigarragan 20.

Bizkaian izan dira, EAEko 16 positibo berrietatik 13, eta 7.546 dira guztira, orain. Araban, berriz, kasu berri bakarra izan da, eta guztira 2.963 dira orain arte. EAEn detektatutako bi kasu berriak, erkidegotik kanpoko biztanleenak dira.

Atzo arte, 816 ziren Bizkaian hildakoak, eta 356 Araban hil direnak.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!