CD HERNANI

'Gure artean ibiliak' azken saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 16a, 00:00

Bihar izango da, CD Hernanik sortutako  'Gure artean ibiliak'en azken saioa, arratsaldeko 19:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dute, ez dela gonbidaturik egongo, saio hau sortu dutenak osatutako programa izango baita biharkoa, «gure helburua da programa guztietako momentu onenak birgogoratzea eta ondo pasatzea».  Hala ere, ez dute baztertu, aurrerago «behar bada» itzuliko direla elkarrizketa sorta batekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!