Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 191 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 8.082 dira. Bi hildako egon dira , azken 24 orduetan; eta guztira, 500 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.550 dira guztira, 150 sendatu berri.
EAEri dagokionez, 31 izan dira positibo berriak PCR bidez aztertuak; eta guztira, 18.607 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, bakarra izan da azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.455 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 15.678 dira dagoeneko, atzo baino 422 gehiago.
Gipuzkoan bi positibo berri egon dira, PCRtan denak, eta guztira, 2.307 izan dira orain arte PCR bidez detektatuak. Hildakorik ez da egon azken egunean eta kopurua 283 da.
Urumea bailarako datuak argitaratu dituzte berriz ere eta Hernanin 55 eta Astigarragan 20 izaten jarraitzen dute.
Nafarroan, berriz, positiboak 191 izan dira, eta orain arte 8082 dira guztira. Bi hildako egon dira 24 orduetan, eta 500 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.550ra igo dira.
Bizkaian positibo berriak 17 izan dira, eta 7.533 dira guztira, orain artekoak. Pertsona bat hil da azken24 orduetan, eta orain 816 dira. Araban, 9 kasu berri izan dira, eta guztira, 2962 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan hildakorik ez da egon da, beraz 356 dira orain artekoak. Beste hiru positibo dektatu dira Euskadin bizi ez diren pertsonenak.