Gaztelekua

Zuzeneko elkarrizketa eta eskulanak gaur, Gaztelekuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 15a, 00:00

Gaur ere entretenitzeko ekintzak antolatu dituzte, Hernaniko zein Astigarragako Gaztelekuek. Izan ere, Hernaniko Gaztelekuak, arratsaldeko 17:30etan, zuzenekoa eskainiko du, eta Egoitz Arbiol Albeniz izango da gonbidatua, Hiruki larroxa kolektiboko kidea. Eta bihar berriz, edari energetikoen gaia azaleratuko dute berriro Hernaniko Gaztelekuan, gazteeei kontsumo ohiturei buruz galdetuz. Astigarragan berriz, gaurkoan, Gazteskulanak egingo dira, eta bihar, Gaztetxef antolatu da, «zuek bidali eta guk egin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!