Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 139 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.891 dira. Lau hildako egon dira , azken 24 orduetan; eta guztira, 498 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.400 dira guztira, 103 sendatu berri.
EAEri dagokionez, 221 izan dira positibo berriak; eta guztira, 18.316 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 12 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.454 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 15.256 dira dagoeneko, atzo baino 270 gehiago.
Gipuzkoan bost positibo berri egon dira, PCRtan denak, eta guztira, 3.116 izan dira orain arte. Bi hildako egon dira azken egunean eta kopurua 283ra igo da. Ospitalizatutako pertsonak 66 dira, atzo baino sei gutxiago.
Urumea bailarako daturik ez zen argitaratu.
Nafarroan, berriz, positiboak 139 izan dira, eta orain arte 7.891 dira guztira. Lau hildako egon dira 24 orduetan, eta 498 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.400ra igo dira.
Bizkaian positibo berriak 114 izan dira, eta 10.332 dira guztira, orain artekoak. 9 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 815 dira. Hospitalizatuta 243 daude. Araban, ere igo egin dira datuak: 102 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.268 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan hildako bat egon da, beraz 356 dira orain artekoak eta hospitalizatuak 106.