Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 115 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.752 dira. Hildako bakarra egon da , azken 24 orduetan; eta guztira, 494 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.297 dira guztira, 142 sendatu berri.
EAEri dagokionez, 255 izan dira positibo berriak; eta guztira, 18.095 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 13 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.442 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 14.986 dira dagoeneko, atzo baino 73 gehiago.
Gipuzkoan, positibo kopurua asko igo da, 100 guztira, PCRtan lau, eta guztira, 3.111 izan dira orain arte. Hiru hildako egon dira azken egunean eta kopurua 281ra igo da. Ospitalizatutako pertsonak 72 dira, atzo baino bi gutxiago.
Urumea bailaran, ez da aldaketarik egon Hernanin, 55 izaten jarraitzen baitute, ezta Astigarragan ere eta 20 dira guztira. Hala ere adi egon beharko datotzen egunetan Gipuzkoako gorakada ikusita.
Nafarroan, berriz, positiboak 115 izan dira, eta orain arte 7.752 dira guztira. Hildako bakarra egon da 24 orduetan, eta 494 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.297ra igo dira.
Bizkaian positibo berriak 99 izan dira, eta 10.218 dira guztira, orain artekoak. 9 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 806 dira. Hospitalizatuta 263 daude. Araban, ere igo egin dira datuak: 56 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.166 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan hildako bat egon da, beraz 355 dira orain artekoak eta hospitalizatuak 85.