Maiatzaren 12ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 12a, 13:22

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian.

Kasu positibo berri bakarra izan da Gipuzkoan eta 3.011 dira guztira. Hildako kopuruan ere bakarra egon da azken 24 orduetan eta 278 dira guztira. EAEn 131 dira kasu berriak; eta guztira 17.840 dira kasu positiboak, orain arte. Hildakoak, berriz, 6 izan dira azken 24 orduetan ere; eta orain arte, guztira, 1.429 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailaran, ez da aldaketarik egon. Hernanin, 55 izaten jarraitzen dute eta Astigarragan 20 positibo dira guztira. 

Nafarroan, berriz, positiboak 151 izan dira (16 PCR), eta orain arte 7.637  dira guztira. 3 hildako  egon dira  24 orduetan, eta 493 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.155ra igo dira.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 151 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.637 dira. Hiru hildako egon dira , azken 24 orduetan; eta guztira, 493 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.155 dira guztira, 85 sendatu berri. 

EAEri dagokionez, 131 izan dira positibo berriak; eta guztira, 17.840 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 6 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.429 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 14.913  dira dagoeneko, atzo baino 195 gehiago. 

Gipuzkoan, positibo bakarra egon da, PCRtan gainera, eta guztira, 3.011 izan dira orain arte. Hildako bakarra egon da azken egunean eta kopurua 278n mantentzen da. Ospitalizatutako pertsonak 74 dira, atzoko kopuru berdina.

 

Urumea bailaran, ez da aldaketarik egon Hernanin, 55 izaten jarraitzen baitute, ezta Astigarragan ere eta 20 dira guztira. 

Nafarroan, berriz, positiboak 151 izan dira, eta orain arte 7.637  dira guztira. Hiru hildako  egon dira  24 orduetan, eta 493 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.155ra igo dira.

Bizkaian positibo berriak 86 izan dira, eta 10.119 dira guztira, orain artekoak. 4 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 797 dira. Hospitalizatuta 274 daude. Araban, ere igo egin dira datuak: 44 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.110 dira orain arte.  Eta azken 24 orduetan hildako bat egon da, beraz 354 dira orain artekoak eta hospitalizatuak 87.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!