Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 24 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.486 dira. Bi hildako egon dira , azken 24 orduetan; eta guztira, 490 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.070 dira guztira, 56 sendatu berri.
EAEri dagokionez, 32 izan dira positibo berriak; eta guztira, 17.709 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 5 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.423 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 14.718 dira dagoeneko, atzo baino 72 gehiago.
Gipuzkoan, 3 izan dira positiboak (PCRtan bakarra ere ez), eta guztira, 3.010 izan dira orain arte. Ez da hildakorik egon azken egunean eta kopurua 277n mantentzen da. Ospitalizatutako pertsonak 74 dira, atzo baino 3 gutxiago
Urumea bailaran, ez da aldaketarik egon Hernanin, 55 izaten jarraitzen baitute, baina Astigarragak, positibo berri bat izan du eta orain 20 dira guztira.
Nafarroan, berriz, positiboak 24 izan dira, eta orain arte 7.486 dira guztira. Bi hildako egon dira 24 orduetan, eta 490 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.070ra igo dira.
Bizkaian positibo berriak 12izan dira, eta 10.033 dira guztira, orain artekoak. 3 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 793 dira. Hospitalizatuta 275 daude. Araban, berriz, atzokoak baino hobeak izan dira datuak: 17 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.666 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan bi hildako egon dira, beraz 353 dira orain artekoak eta hospitalizatuak 89.