Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 20 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.462 dira. Hildako bakarra egon da , azken 24 orduetan; eta guztira, 488 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 3.014 dira.
EAEri dagokionez, 124 izan dira positibo berriak; eta guztira, 17.677 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 15 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.418 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 14.644 dira dagoeneko, atzo baino 661 gehiago.
Gipuzkoan, 20 izan dira positiboak, eta guztira, 3.007 izan dira orain arte. Pertsona bakarra hil da atzotik gaur arte, orain hildako kopurua 277koa da. Ospitalizatutako pertsonak 77 dira, atzo baino 9 gutxiago
Urumea bailaran, ez da aldaketarik egon Hernanin, 55 izaten jarraitzen baitute, baina Astigarragak, positibo berri bat izan du eta orain 20 dira guztira.
Nafarroan, berriz, beherakada haundia izan dute positiboek, izan ere 20 izan dira, eta orain arte 7.462 dira guztira. Hildako bakarra egon da 24 orduetan, eta 488 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 3.014 ra igo dira.
Bizkaian izan dira, beste behin, EAEko positibo berri gehienak: 59 positibo berri izan dira, eta 10.021 dira guztira, orain artekoak. 12 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 790 dira. Araban, berriz, atzokoak baino hobeak izan dira datuak: 45 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.649dira orain arte. Eta azken 24 orduetan bi hildako egon dira, beraz 351 dira orain artekoak.