Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 215 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.442 dira. Hiru izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; eta guztira, 487 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 2.917 dira; atzotik, 90 lagunek.
EAEri dagokionez, 267 izan dira positibo berriak; eta guztira, 17.553 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, 13 izan dira azkeneko 24 orduetan eta denera, 1.403 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.985 dira dagoeneko, atzo baino 445 gehiago.
Gipuzkoan, 36 izan dira positiboak, eta guztira, 2.987 izan dira orain arte. Pertsona bakarra hil da atzotik gaur arte, orain hildako kopurua 276ekoa da. Ospitalizatutako pertsonak 86 dira.
Urumea bailaran, gaurkoan ere izan dira kasu positibo berriak, Hernanin eta Astigarragak: bana izan dira bi herrietan, eta beraz, Hernanin 55 dira orain arteko kasu positiboak, eta 19 Astigarragan.
Nafarroan, berriz, 215 kasu berri izan dira, eta orain arte 7.442 izan dira guztira. Hildakoak hiru izan dira azken 24 orduetan, eta 487 izan dira orain arte, guztira. Sendatuak, berriz, 2.917ra igo dira, 90 lagun sendatu baitira azken 24 orduetan.
Bizkaian izan dira, beste behin, EAEko positibo berri gehienak: 148 positibo berri izan dira, eta 9.962 dira guztira, orain artekoak. 12 pertsona hil dira 24 orduetan, eta orain 778 dira. Araban, berriz, atzokoak baino nabarmen hobeak izan dira datuak: 83 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.604 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan ez da hildakorik egon, 349 izaten jarraitzen dute