Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 217 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 7.227 dira. Lau izan dira hildakoak, azken 24 orduetan; eta guztira, 484 dira orain. Alta jaso dutenak, berriz, 2.827 dira; atzotik, 95 lagunek.
EAEri dagokionez, 327 izan dira positibo berriak; eta guztira, 17.286 dira positiboak orain. Hildakoak, berriz, zazpi izan dira azkeneko 24 orduetan, bezperan baino 12 gutxiago; eta denera, 1.390 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 13.540 dira dagoeneko, atzo baino 470 gehiago. Hortaz, 2.356 dira gaixorik daudenak, une honetan, atzo baino 150 gutxiago.
Gipuzkoan, nabarmen egin dute gora positibo berriek, gaurkoan: 99 izan dira, eta guztira, 2.951 izan dira orain arte. Bi hildako izan dira azken 24 orduetan, eta guztira, 275 dira orain. Ospitalean daudenak 90 dira, atzo baino 11 gutxiago.
Urumea bailaran, gaurkoan ere izan dira kasu positibo berriak, Hernanin eta Astigarragak: bana izan dira bi herrietan, eta beraz, Hernanin 50 dira orain arteko kasu positiboak, eta 16 Astigarragan.
Nafarroan, koxka bat egin dute behera kasu positibo berriek atzotik, baina 217 izan dira, azkeneko 24 orduetan. Denera, 7.227 dira Koronabirusarekin gaixotu direnak, orain arte. Horietatik, 2.827 sendatu dira; atzotik, beste 95 lagun dira errekuperatutakoak. Hildakoak, berriz, lau izan dira azken 24 orduetan, eta 484 dira orain, guztira. Une honetan, 2.015 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 135 UCIn, atzo bezalaxe.
Bizkaian izan dira, beste behin, EAEko positibo berri gehienak: 187 positibo berri izan dira, eta 9.814 dira guztira, orain artekoak. Gainera, beste bost pertsona hil dira, eta 766 dira guztira. Araban, berriz, atzokoak baino nabarmen hobeak izan dira datuak: 41 kasu berri izan dira, eta guztira, 4.521 dira orain arte. Gainera, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan, eta beraz, 349 izaten jarraitzen dute.