Koronabirusaren eraginez, Garbiguneak ateak itxi zituen martxoan, baina alarma egoera lasaitu den heinean, irekitzea erabaki dute. Izan ere, San Marko Mankomunitatea eta enpresa kudeatzailea elkarlanean aritu dira garbiguneen irekieran, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, Garbiguneko arduradunak aforoa une oro kontrolatuko du, eta segurtasun distantziak mantentzen direla ere ziurtatuko du.
Zer eraman daiteke?
Honako hauek dira onartuko diren hondakin asimilagarriak: etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondakinak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik. Plastiko birziklagarriak, esaterako: polietilenozko bidoioak, film plastikoa, poliestirenoa... Birziklagarriak ez diren plastikoak ere, hala nola pertsianak. Tamaina haundiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak... Metalak eta txatarra. Kimeta eta lorezaintzako hondakinak. Egurra: paleta, altzariak, kaxak, oholtzak... Beira laua: kristala. Kartoizko bilgarriak. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak. Aparatu elektroniko eta elektrikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak... Lerro zuriko etxetresna elektronikoak: garbigailuak adibidez. Jostailuak. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian). Metagailua: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean. Fluoreszenteak eta lanparak. Inprimagailuetako tonerren karkasak. CDak, eta DVDak. Sukaldeko olio erabilia ere (ontzi itxian), eta azkenik, etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, kolak, disolbatzaileak...
Eraman ezin daitekeena
Hemen eraman ezin daitezkeen elementuak, hala nola, hondakin organikoak. Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. Eta azkenik, hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: petsonako eta asteko ezin dira 250 kilogramo baino gehiago eraman.