Maiatzeko ostegunetan sagardo dastaketa gidatuak online egiteko aukera eman du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Izenematea, www.sagardoa.eus webguneko dendaren atalean egin daiteke, astero, hurrengo saioaren aurreko igandera arte. Txartelak 15 eurotan erosi daitezke, eta trukean, hiru euskal sagardo botila eta hiru kopa jasoko dira. Dastaketa Mikel Garaizabalek gidatuko du ostegunetan, 19:00etan.