Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 34 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.411 dira; eta 2 hildako egon dira azken 24 orduetan, guztira 460 dira. EAEri dagokionez,150 izan dira positibo berriak. Guztira, 16.119. Hildakoak, berriz, 9 dira. Denera, 1.321 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 11.805 dira dagoeneko, atzo baino 425 gehiago.
Gipuzkoan,13 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.772 izan dira orain arte. Hildakoak 2 izan dira azken 24 orduetan, eta gutzira, 265 dira. Ospitalean daudenak 119 dira, atzo baino 12 gutxiago.
Urumea bailarari dagokionez, positibo berri bana izan da atzotik Hernanin eta Astigarragan, eta beraz, guztira, 48 eta 13 dira orain, hurrenez hurren, orain arte positibo eman dutenak.
Nafarroan, 34 kasu berri izan dira, eta denera, 6.411 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildako bakarra izan da azken 24 orduetan, eta 460 dira orain, guztira. Une honetan, 1.979 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 2 gehiago eta horietatik sendatuak, orain arte, 2.281 izan dira.
Bizkaian, 95 kasu berri daude, eta 9.180 dira guztira. Araban, berriz, 42 kasu positibo berri izan dira; guztira, 4.167 dira orain arte. Lurralde hauetan ere behera egin dute datuek, beraz.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">