Maiatzaren 1eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 00:30

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. Heriotzek beherakada izan dute, 16 izan baitira Euskal Autonomia Erkidegoan hildakoak atzotik gaurrera bitartean.

46 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; 2.759 guztira eta 4 hildako egon dira azken 24 orduetan. EAEn 450 dira kasu berriak, guztira 15. 969 dira, eta esan bezala, 16  izan dira azken 24 orduetan hil direnak, orain arte  guztira, 1.312 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailarari dagokionez, atzorik ez da aldaketarik egon, Astigarragan 12 positibo daude guztira, eta Hernanin 47. 

Nafarroan, berriz, 194 dira kasu berriak, atzo baino gutxiago, eta 6.337 guztira; hildakoak 458 dira orain artekoak, hau da, atzotik 7 hildako gehiago daude. Sendatuak, berriz, 2.185, orain arte; atzo baino 72 gehiago. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 194 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6337 dira; eta 7  hildako egon dira azken 24 orduetan, guztira 458 dira. EAEri dagokionez,450 izan dira positibo berriak. Guztira, 15.969.  Hildakoak, berriz,16 dira. Denera, 1.312 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 11.380  dira dagoeneko, atzo baino 44 gehiago. 

Gipuzkoan,46 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.759 izan dira orain arte. Hildakoak 4 izan dira azken 24 orduetan, eta gutzira, 263 dira. Ospitalean daudenak 131 dira, atzo baino 5 gutxiago. 

 

Urumea bailarari dagokionez, atzoko datu berberak daude, Astigarragan eta Hernanin. Izan ere 12 kasu daude Astigarragan eta Hernanin, 47 izaten jarraitzen dute. 

Nafarroan, 194 kasu berri izan dira, eta denera, 6.337 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. 7 hildako egon dira azken 24 orduetan, eta 459 dira orain, guztira. Une honetan, 1.977 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 12 gehiago eta horietatik  sendatuak, orain arte, 2.185 izan dira.

Bizkaian, 241  kasu berri daude, eta 9.085 dira guztira. Araban, berriz, 163 kasu positibo berri izan dira,. Guztira, 4.125  dira orain arte. 

 

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!