Apirilaren 30ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 30a, 00:00

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian, eta esan beharra dago, heriotzek gorakada izan dutela. Orain arte, 20 tik behera mantendu dira azken egunetan, baina gaurko datuek diotenez, 22 hildako egon dira  EAEn.

46 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; 2.713 guztira eta 8 hildako egon dira azken 24 orduetan. EAEn 381dira kasu berriak, guztira 15. 519 dira, eta esan bezala, 22  izan dira azken 24 orduetan hil direnak, orain arte  guztira, 1.296 hildako egon dira EAEn. 

Urumea bailarari dagokionez, atzorik ez da aldaketarik egon Astigarragan, izan ere, 12 kasu daude. Hala ere, Hernanin, kasu positibo berri bat egon da, beraz orain arte guztira 47 izan dira. 

Nafarroan, berriz, 256 dira kasu berriak, atzo baino gehiago, eta 6.140 guztira; hildakoak 451 dira orain artekoak, hau da, atzotik 3 hildako gehiago daude. Sendatuak, berriz, 2.113, orain arte; atzo baino 31 gehiago. 

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 256 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 6.140 dira; eta 3  hildako egon dira azken 24 orduetan, guztira 451 dira. EAEri dagokionez, 381 izan dira positibo berriak. Guztira, 15. 519.  Hildakoak, berriz, 22 dira. Denera, 1.296 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 10.936  dira dagoeneko, atzo baino 462 gehiago. 

Gipuzkoan,46 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.713 izan dira orain arte. Hildakoak 8 izan dira azken 24 orduetan, eta gutzira, 259 dira. Ospitalean daudenak 136 dira, atzo baino gutxiago. 

 

Urumea bailarari dagokionez, atzoko datu berberak daude, Astigarragan, izan ere 12 kasu daude. Baina Hernanin, positibo berri bat egon da, beraz orain arte 47 izan dira. 

Nafarroan, 256 kasu berri izan dira, eta denera, 6.140 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. 3 hildako egon dira azken 24 orduetan, eta 451 dira orain, guztira. Une honetan, 1.965 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 14 gehiago eta horietatik  Sendatuak, orain arte, 2.113 izan dira.

Bizkaian, 237  kasu berri daude, eta 8. 844 dira guztira.  Araban, berriz, 98 kasu positibo berri izan dira,. Guztira, 3. 962 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan ez da hildakorik egon. 

 

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!