EUSKERA

Elkano eta Gartxoten pelikulak euskeraz eta doan gaur, Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 29a, 00:30

TOKIKOM, toki komunikabideen bateraguneak, EiTBk eta Topaguneak bat egin dute gaur, aldi berean, euskerazko bi pelikula emititzeko. 'Elkano: lehen mundu bira' jarriko da 16:00etan, eta 'Gartxot', 21:00etan; baita Kronikan ere.

Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egin dute TOKIKOM, EiTB eta Topaguneak. Proposamenaren oinarria TOKIKOM toki komunikabideen bateragunearen eta EiTBren arteko akordiotik dator; gaur, euskerazko bi pelikula ikusi ahal izango dira euskerazko toki telebistetan, ETB3n eta TOKIKOMeko hainbat komunikabideetan, aldi berean; tartean, Kronikan.

Arratsaldeko 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira ikusi ahal izango da, 2019an estreinatutako animazio filma, Juan Sebastian Elkanoren ibilerak biltzen dituena. Gaueko 21:00etan, berriz, Gartxot: konkista aitzineko konkista, 2011ko animazio filma, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa eta ondoren Asisko Urmenetak egindako Gartxot komikian oinarritua.

TOKIKOM eta EiTBren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eta 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren barruan, ETBk, tokiko telebistek eta Kronikak aldi berean eskainiko dugu 'Elkano, lehen mundu bira' filma, gaur, apirilaren 29, 16:00etan. Filma ikusteko, sakatu azpiko botoian. EiTBri esker.

Gaueko 21:00etan, berriz, 'Gartxot' ikusi ahal izango da hemen:

Proposamen honekin, «euskerazko ikus-entzunezkoez gozatzea» eta «euskerazko ekoizpen kontsumo-ohitura bultzatzea» izan dute helburu hiru entitateek.

Gaurko erronka, zineaz euskeraz gozatzea

Seigarren proposamena luzatu da gaurko Etxealditik Euskaraldira kanpainaren bueltan; zineaz euskeraz gozatzea, hain zuzen.

Asteazkena ikuslearen eguna izaten da antzoki askotan, eta gaurkoan zinema etxera ekartzea proposatu da. Gaur emitituko diren bi pelikulaz gain, badira euskerazko film gehiago aukeran. Plataforma horien berri emango da egunean zehar.  .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!