Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 254 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 5.884 dira; eta 16 hildako egon dira azken 24 orduetan, guztira 448 dira. EAEri dagokionez, 334 izan dira positibo berriak. Guztira, 15. 138. Hildakoak, berriz, 19 dira.. Denera, 1.274 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 10.474 dira dagoeneko.
Gipuzkoan,38 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.667 izan dira orain arte. Hildakoak 4 izan dira azken 24 orduetan, eta gutzira, 251 dira. Ospitalean daudenak 153 dira, atzo baino gutxiago.
Urumea bailarari dagokionez, atzoko datu berberak daude, Astigarragan 12 kasu daude eta Hernanin 46. Beraz, 24 orduetan ez da kasu berririk egon Urumea bailaran
Nafarroan, 254 kasu berri izan dira, eta denera, 5.884 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. 16h hildako egon dira azken 24 orduetan, eta 448 dira orain, guztira. Une honetan, 1.951 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 6 gehiago eta horietatik Sendatuak, orain arte, 2. 082 izan dira.
Bizkaian, 196 kasu berri daude, eta 8. 607 dira guztira. 393 pertsoan daude ospitalizaturik, eta hildakoen kopuruak gora egin du, 681 dira orain, atzo baino 13 gehiago. Araban, berriz, 100 kasu positibo berri izan dira,. Guztira, 3. 864 dira orain arte. Eta azken 24 orduetan bi pertsona hil dira, orain arte guztira, 342 dira.
EAEn beraz, 334 positibo berri egon dira, 19 hildako, eta ospitaletako kopuruak behera egin du, orain 579 baitaude, atzo baino 39 gutxiago. ZIUn daudenek ere behera egin dute, 104 daude, atzo baino 10 gutxiago.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">