Udala

Plenoak bilduko dira gaur Hernanin eta Astigarragan, modu telematikoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 28a, 00:00

Astigarragan martxoan egin zuten aurreneko Pleno telematikoa; Hernanin, aurrenekoa dute gaur.

Haur eta nerabeen eskubideak, Zikuñagako ermita eta garbiketa zerbitzuaz, eta HAPOaz, diru-laguntzez eta adinekoen arretaz ariko dira.

Konfinamendu egoerara egokituta, 19:00etan egingo dira gaur Plenoak, Hernani eta Astigarragako udaletxeetan, baina modu telematikoan; Hernanin, aurrenekoz.

Sei eta bederatzi puntu
Hernanin, otsaila eta martxoko aktak eta 2020ko hainbat dekretu aztertuko dituzte, aurrena. Gero, haur eta nerabeen eskubideekiko prebentzio eta babes politikak sustatzeko proiektua. Ondoren, Zikuñagako ermita berreraikitzeko planaren behin betiko onarpena. Eta erregu eta galderen aurretik, udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratua luzatzea.

Astigarragan, azken akta onartuta, landuko dira Elio-enea-Larrabururen bueltan Donostiako Udalari egindako erreklamazioa, 2020ko kiroldegiko tasen aldaketa, 2023ra arteko diru-laguntzen plana, 2020ko langile zerrenda aldatzea, HAPOa idazteko zerbitzua kontratatazea, Ergobia Ibilbideari dagokion aldaketa, eta Gipuzkoako Senideak Elkarteak adinekoen arretaren inguruan aurkeztutako mozioa. Galdera eta eskariekin bukatuko da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!