Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 34 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 5.486 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 1 gehiago dira: 432. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 97 dira positibo berriak.. Guztira, 14.412. Hildakoak, berriz, 11 dira.. Denera, 1.241 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 9.602 dira dagoeneko; atzoko datu berbera.
Gipuzkoan,3 izan dira positibo berriak, atzo baino 37 gutxiago, eta guztira, 2.599 izan dira orain arte. Horietatik, 161 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 4 gehiago.. Hildakorik ez da egon azken 24 orduetan, eta orain arte guztira 245 dira.
Urumea bailarari dagokionez, atzoko datu berberak daude, Astigarragan 12 kasu daude eta Hernanin 46. Beraz, 24 orduetan ez da kasu berririk egon Urumea bailaran
Nafarroan, atzoko datuak baino hobeak daude,:34 kasu berri izan dira, eta denera, 5.486 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 1 izan da azkeneko 24 orduetan, eta 432 dira orain, guztira. Une honetan, 1.942 gaixo daude ospitalizatuta, atzo moduan; eta horietatik Sendatuak, orain arte, 1.918 izan dira.
Bizkaian, kasu positiboek behera egin zuten, atzo 104 izatetik, gaur 60 izatera. eta 8.189 dira guztira. Heriotzak apur bat egin du gorantz, 9 izan dir, atzo baino bi gehiago eta dagoeneko 658 dira denera. Araban, berriz, 34 kasu positibo berri izan dira,. Guztira, 624 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira, eta 338 dira guztira.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">