Astigarraga eta Hernaniko Udalek, Plenoak antolatu dituzte biharko 19:00etan, baina COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz telematikoki egingo dira. Astigartarrek esperientzia badute eta bigarren aldia izango da, martxokoa eta gero. Hernanin, berriz, lehenengo Plenoa izango da modu honetan egiten dena.