Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak aurten Udaleku Ibiltarien 10garren edizioa beteko du. Udaleku Ibiltariek, opor garaian eta aisialdian euskararen erabilera indartzea eta sustatzea dute helburu. Gero ere Hernaniko Udalak antolatzen dituen Udaleku irekiak daude, Ereñotzuko udaleku irekiak eta Maritxu haur txokoko udalekuak ere bai.
Den denek izenemate epea ireki dute. Doberaren ibiltarietan maiatzaren 22ra arte eman daiteke izena, irekietan bihar arte eman daiteke izena, Ereñotzukoan maiatzaren 28ra arte eta Maritxu haur-txokoan (Gabriel Zelaya, 3) ere zabaldu dute. Izenemateak ohiko lekuetan egin behar dira. Ibiltarietan dobera@dobera.eus, 662 406 692 telefonoan edo www.dobera.eus webgunean egin daiteke; irekietan Udaleko webgunean; maritxuhartxoko@gmail.com edo 696 559 198 telefonoan Maritxu haur txokokoan; eta nagore-m@ereinotzu.eus helbidean Ereñotzuko irekietan.
Hala ere, denak koronabirusaren bilakaeraren zain daude. Printzipioz urtero eta ohi bezala antolatuko dira, baina ezin dute ziurtatu antolatuko direnik.