Koronabirusa

Haurrak irten ziren eta kirola egiteko atea zabaldu da maiatzaren 2rako

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 27a, 00:00

Haurrak, heldu batek lagunduta, kalera irteteko aukera izan zuten.

Sanchezek iragarri du epidemiaren aste hontako bilakaerak esango duela neurri hori hartzea posible izango den edo ez.

Alarma egoerak deseskalada ikusi du eta, lehenengo aldiz 42 egunetan,  0-13 urte bitarteko haurrak kalera irten ziren beti ere heldu baten konpainiarekin. Azken unean Gobernuak 13 urtera arteko muga jarri zuen eta 14 urte beteak dituztenek ezin izan zuten kalera atera. 
Eta konfinamendua arintzeko neurriekin jarraituz, Pedro Sanchez Espainiar Gobernuko presidenteak, kirola egiteko irteteari ateak zabaldu zizkion, larunbatean egin zuen agerraldian. Printzipioz maiatzaren 2an, larunbatean, egongo litzateke aukera kirola kalean egiteko. Neurri hau inguruko beste herrialde denetan ezarrita dago.
Presidenteak azaldu zuen epidemiaren bilakaerak esango duela konfinamendua «arintzeko» neurri hori hartzea posible izango den. Sanchezek bihar aurkeztuko du konfinamendua leuntzen joateko plan bat, baina iragarri du prozesu hori «mailakatua» izango dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!