Apirilaren 26ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 26a, 13:58

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 40 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; 2.596 guztira, eta 7 pertsona hil dira atzotik (245 denera). EAEn 183 dira kasu berriak, eta 18 hildakoak. Positiboek Gipuzkoan gora egin arren, beheranzkoa izan da joera nagusia datu gehienetan.

Urumea bailarari dagokionez, atzotik aldaketa haundiak egon dira, batez ere Astigarragan. Egun askotan ez zen positiborik egon, baina egun batean 8 kasu izatetik 12ra igo da, %50eko hazkundea. Hernanin ere bi kasu gehiago daude eta orain 46 dira guztira.

Nafarroan, berriz, 178 dira kasu berriak, atzo baino gehixeago, eta 5452 guztira; hildakoak 431, atzo baino 2 gehiago. Sendatuak, berriz, 1.835, orain arte; 98 gehiago, atzotik.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 178 izan dira positibo eman dutenak, eta guztira 5.452 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 2 gehiago dira: 431. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 183 dira positibo berriak; atzo baino 167 gutxiago. Guztira, 14.315. Hildakoak, berriz, 18 dira, atzo baino 1 gutxiago. Denera, 1.230 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 9.602 dira dagoeneko; 661 gehiago, atzotik. 

Gipuzkoan, 40 izan dira positibo berriak, atzo bainao 17 gutxiago, eta guztira, 2.596 izan dira orain arte. Horietatik, 157 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 18 gutxiago. Hildakoak, berriz, 7 izan dira azken 24 orduetan, atzo baino 4 gehiago, eta orain arte guztira 245 dira.

 

Urumea bailarari dagokionez, asko igo dira positibo berriak. Astigarragan igoera %50ekoa izan da eta orain 12 daude, lau gehiago. Hernanin bi kasu berri azaldu dira, orain 46. 

Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak: 178 kasu berri izan dira, eta denera, 5.452 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 2 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta 431 dira orain, guztira. Une honetan, 1.942 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 5 gehiago; eta horietatik 129 UCIn, atzo bezala. Sendatuak, orain arte, 1.835 izan dira.

Bizkaian, kasu positiboek behera egin zuten, atzo 197  izatetik, gaur 104 izatera. eta 8.129 dira guztira. Heriotzak ere,  behera egin dute, 7 izan dira eta dagoeneko 649 dira denera. Araban, berriz, 39 kasu positibo berri izan dira, atzo baino 59 gutxiago. Guztira, 3.590 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan lau lagun hil dira, eta 336 dira guztira.

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!