Koronabirusa

Haurrek kalera irteteko aukera dute gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 26a, 00:00

0-13 urte bitarteko neska-mutilek, modu kontrolatuan, arau batzuk bete beharko dituzte kalerako irteera hauetan.

Konfinamenduaren arintzea edo deskonfinamendua gaurtik hasiko da Espainian haurren irteteko aukerarekin. Alarma egoerak jarraitzen du, baina 0-13 urte bitarteko neska-mutilak kalean ibili daitezke, beti ere arau batzuk betez. 
Hauexek izango dira haurrak paseatzera atera nahi dituzten familiek bete beharko dituzten arauak: 
0-13 urte artekoak (14koak barne) joan daitezke kalera.
Haurrak heldu batekin joango dira, 3 haur gehienez, etxe berean bizi den heldu batekin
Irteera goizeko 09:00etatik-21:00etara bitartean egin behar da, egunean behin bakarrik.
Gorde beharreko distantziak: heldu eta haurren artean, gutxienez 1-2 metro; etxetik kilometro bat urrundu daiteke, gehienez. Beste haurrekin ezin da elkartu.
Sintomekin ezin da irten: sukarra, eztula edo beste sintomekin ezin da etxetik irten.
Jostailuak: haurrak beren jostailuekin irten daitezke. Haur-parkeetan ezin da jolastu. Etxera sartzerakoan, jostailuak desinfektatzea komeni da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!