Apirilaren 25eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 15:15

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 57 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; 2.556 guztira, eta 3 pertsona hil dira atzotik (238 denera). EAEn 352 dira kasu berriak, eta 19 hildakoak. Positiboek Gipuzkoan gora egin arren, beheranzkoa izan da joera nagusia datu gehienetan.

Urumea bailarari dagokionez, atzotik ez da aldaketarik izan eta 44 eta 8 dira orain arte Hernanin eta Astigarragan, hurrenez hurren, positibo eman dutenak.

Nafarroan, berriz, 94 dira kasu berriak, atzo baino gehixeago, eta 5.274 guztira; hildakoak 429, atzo baino 12 gehiago. Sendatuak, berriz, 1.737, orain arte; 185 gehiago, atzotik.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 94 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino 23 gutxiago, eta guztira 5.274 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 12 gehiago dira: 429. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 352 dira positibo berriak; atzo baino 4 gehago. Guztira, 14.132. Hildakoak, berriz, 19 dira, atzo baino 7 gutxiago. Denera, 1.212 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 8.941 dira dagoeneko; 482 gehiago, atzotik.

Gipuzkoan, 57 izan dira positibo berriak, atzo bainao 7 gutxiago, eta guztira, 2.556 izan dira orain arte. Horietatik, 175 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 8 gutxiago. Hildakoak, berriz, 3 izan dira azken 24 orduetan, atzo baino 3 gutxiago, eta orain arte guztira 238 dira.

 

Urumea bailarari dagokionez, ez da kasu positibo berri gehiagorik izan, eta beraz, 44 izan dira orain arte Hernanin, eta 8 Astigarragan.. 

Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak: 94 kasu berri izan dira, atzo baino 23 gutxiago, eta denera, 5.274 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 12 izan dira azkeneko 24 orduetan, atzo baino hiru gehiago, eta 429 dira orain, guztira. Une honetan, 1.937 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 22 gehiago; eta horietatik 129 UCIn, atzo bezala. Sendatuak, orain arte, 1.737 izan dira.

Bizkaian, zerbait gora egin dute kasu positiboek, atzo 195 izatetik, gaur 197 izatera. eta 8.025 dira guztira. Heriotzak ere, 15 izan dira eta dagoeneko 642 dira denera. Araban, berriz, 98 kasu positibo berri izan dira, atzo baino 13 gehiago. Guztira, 3.551 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan beste lagun bat hil dira, eta 332 dira guztira.

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!