TALDE KIROLAK

Futbol eta saskibaloi taldeak federakuntzen erabakien zain daude

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Aste honetan bilera telematikoak egin dira erabaki zuzenenak hartzeko. Boleibolean eta eskubaloiean ez dago aurreikusita denboraldiari ekitea.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bizi den egoera ikusita, Gipuzkoako Saski- baloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak bilera telematiko bat egin zuen joan den ostira- lean, apirilaren 18an.

Legez ezohiko batzar orokorra deitzea ezinezkoa zenez, Batzarreko kide guztiekin ha- rremanetan jartzeko erabakia hartu zen apirilaren 20tik aurrera. Inkesta bidez, txapelketen gertuen dagoen egoerari buruz zer iritzi duten jakitea da helburua, bai eta Federazioak pandemia horrek eragiten duen egoera zaila gainditzen lagunduko duten neurriak eta erabakiak hartzeko konpromi- soa duela jakinaraztea ere.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak jarraitu nahi duen bidea da Gipuzkoako saskibaloia osatzen duten kolektibo guztiak entzutea eta kontuan hartzea eta ahalik eta erabaki zuzenenak eta adostuenak hartzen saiatzea.

Ildo berean, Euskadiko Futbol Federakuntzak talde guztiak deitu zituen astelehenean bilera telematiko bat egiteko. Denen iritziak jaso ziren Martxelo Ezponda Hernaniko presidenteak dioen bezala. «Ez da erabakirik hartu oraindik. Zain gaude. Taldeen iritziak kontsultatu dituzte eta horren arabera erabaki bat hartuko da, espero dugu ahalik eta azkarren». Espainiako federakuntzak Bigarren B maila eta Hirugarren mailak dauden bezela geratzea erabaki du alda- ketarik gabe.

Boleibolean, Euskadiko Federazioak ez du etxeko lehia- ketetara itzultzeko datarik aurreikusi, ez pistan, ez hondartzan. Eskubaloian ere ez eta ez dirudi aurtengo denboraldian gehiago jokatuko denik eta datorren denboraldiari begira aldaketarik gabe daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!