Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 117 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino 12 gehiago, eta guztira 5.180 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 8 gehiago dira: 417. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 344 dira positibo berriak; atzo baino 48 gutxiago. Guztira, 13.780. Hildakoak, berriz, 26 dira, atzo baino 17 gutxiago. Denera, 1.193 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 8.459 dira dagoeneko; 459 gehiago, atzotik.
Gipuzkoan, 64 izan dira positibo berriak, atzo bainao 21 gehiago, eta guztira, 2.499 izan dira orain arte. Horietatik, 183 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 14 gutxiago. Hildakoak, berriz, 6 izan dira azken 24 orduetan, atzo baino 3 gutxiago, eta orain arte guztira 235 dira.
Urumea bailarari dagokionez, ez da kasu positibo berri gehiagorik izan, eta beraz, 44 izan dira orain arte Hernanin, eta 8 Astigarragan..
Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak: 117 kasu berri izan dira, atzo baino 13 gehiago, eta denera, 5.180 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 8 izan dira azkeneko 24 orduetan, atzo bezala, eta 417 dira orain, guztira. Une honetan, 1.915 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 8 gehiago; eta horietatik 129 UCIn, atzo bezala. Sendatuak, orain arte, 1.552 izan dira.
Bizkaian, behera egin dute kasu positiboek, atzo 305 izatetik, gaur 195 izatera. eta 7.828 dira guztira. Heriotzak ere, 16 izan dira eta dagoeneko 627 dira denera. Araban, berriz, 85 kasu positibo berri izan dira, atzo baino 41 gehiago. Guztira, 3.453 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan beste 4 lagun hil dira, eta 331 dira guztira.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">