Hausnarketa fasearen ondoren, proposamenen faseari emango dio hasiera, Etxealditik Euskaraldira kanpainak. Gaur hasi eta apirilaren 30era bitarte, egunero zabalduko dute proposamen bat, sare sozialetan, hizkuntza ohiturak aldatu edo mantentzeko.
Euskaraldiko Facebook, Instagram eta Twitter kontuetan, ahobizi zein belarriprest Telegram kanaletan, eta Euskaraldiko webgunean zabalduko dituzte proposamenak: «herritarren aukera izango da, denak egitea edo batzuk aukeratu eta gauzatzea. Bakoitzak bere nahi eta erritmoetara egokitzea da asmoa», azaldu dute.
Zazpi ideia horien azalpen bideo edo proposamenak, egingo dituzte Euskaraldiaren batzordeetako zenbait ordezkarik eta kultur arloko lagunek.