Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 105 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino 22 gutxiago, eta guztira 5.063 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 8 gehiago dira: 409. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 392 dira positibo berriak; atzo baino 158 gehiago. Guztira, 13.436. Hildakoak, berriz, 43 dira, atzo baino 22 gehiago. Denera, 1.167 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 8.136 dira dagoeneko; 485 gehiago, atzotik.
Gipuzkoan, 43 izan dira positibo berriak, atzo bainao 12 gehiago, eta guztira, 2.435 izan dira orain arte. Horietatik, 197 205 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 8 gutxiago. Hildakoak, berriz, 9 izan dira azken 24 orduetan, atzo baino 4 gehiago, eta orain arte guztira 229 dira.
Urumea bailarari dagokionez, kasu positibo berri bat izan da berriro Hernanin; denera, 44 dira. Astigarragan 8rekin jarraitzen dute.
Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak; pixka bat bajuagoak: 105 kasu berri izan dira, atzo baino 22 gutxiago, eta denera, 5.063 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 8 izan dira azkeneko 24 orduetan, atzo baino 4 gehiago, eta 409 dira orain, guztira. Une honetan, 1.907 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 13 gehiago; eta horietatik 129 UCIn, atzo baino bat gehiago. Sendatuak, orain arte, 1.1145 izan dira; 129 gehiago, atzotik.
Bizkaian ere, atzokoen aldean, gora egin dute positibo berriek, 173 izatetik, 305era, eta 7.633 dira guztira. Heriotzak ere, 32 izan dira eta dagoeneko 611 dira denera. Araban, 44 kasu positibo berri izan dira, atzo baino 14 gehiago. Guztira, 3.368 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan beste 2 lagun hil dira, eta 327 dira guztira.
data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">