Apirilaren 22ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 22a, 13:51

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 31 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; 2.392 guztira, eta 5 pertsona hil dira atzotik (220 denera). EAEn 234 dira kasu berriak, eta 21 hildakoak, atzokoen antzera.

Urumea bailarari dagokionez, positibo berri bat izan da Hernanin, eta 43 dira dagoeneko. Astigarrgan, 8rekin jarraitzen dute.

Nafarroan, berriz, 127 dira kasu berriak, eta 4.953 guztira; hildakoak 401, atzo baino 4 gehiago. Sendatuak, berriz, 1.316, orain arte; 126 gehiago, atzotik.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 127 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino 31 gehiago, eta guztira 4.953 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 4 gehiago dira: 401. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 234 dira positibo berriak; atzo baino 52 gehiago. Guztira, 13.044. Hildakoak, berriz, 21 dira, atzo baino 1 gutxiago gehiago. Denera, 1.124 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 7.651 dira dagoeneko; 374 gehiago, atzotik.

Orokorrean, beraz, positibo berri gehiago dago berriro, baina azken bi egunetan baino igoera txikiagoa izan da. Lurralde guztietan izan da igoera, Araban izan ezik. Hildakoei dagokienez, berriz, gutxiago izan dira denean.

Gipuzkoan, 31 izan dira positibo berriak, atzo bainao 12 gehiago, eta guztira, 2.392 izan dira orain arte. Horietatik, 205 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 8 gutxiago. Hildakoak, berriz, 5 izan dira azken 24 orduetan, atzo baino bi gehiago, eta orain arte guztira 220 dira.

 

Urumea bailarari dagokionez, kasu positibo berri bat izan da Hernanin; denera, 43 dira. Astigarragan 8rekin jarraitzen dute. 

Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak; pixka bat altuxeagoak: 127 kasu berri izan dira, atzo baino 31 gehiago, eta denera, 4.958 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak, 4 izan dira azkeneko 24 orduetan, atzo baino 8 gutxiago, eta 401 dira orain, guztira. Une honetan,  1.894 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 17 gehiago; eta horietatik 128 UCIn, atzo bezala. Sendatuak, orain arte, 1.316, izan dira; 126 gehiago, atzotik.

Bizkaian ere, atzokoen aldean, gora egin dute positibo berriek, 110 izatetik, 173ra, eta 7.328 dira guztira. Heriotzak, berriz, 14 izan dira eta dagoeneko 579 dira denera. Araban, bestalde, 53 kasu positibo berri izan ziren atzo, eta 30 izan dira gaur. Guztira, 3.324 dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan 2 lagun hil dira, eta 325 dira guztira.

 

data-url="https://flo.uri.sh/visualisation/1970338/embed">

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!