Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 96 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino 17 gehiago, eta guztira 4.831 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 12 gehiago dira: 397. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 182 dira positibo berriak; atzo baino 123 gehiago. Guztira, 12.810. Hildakoak, berriz, 22 dira, atzo baino 3 gehiago. Denera, 1.103 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 7.277 dira dagoeneko.
Gipuzkoan, aken egunetako jaitsieraren ondoren, egonkortu egin dira datuak: 19 izan dira positibo berriak, eta guztira, 2.361 izan dira orain arte. Horietatik, 213 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 4 gehiago. Hildakoak, berriz, 3 izan dira azken 24 orduetan, atzo bezala, eta orain arte guztira 215 dira.
Urumea bailarari dagokionez, kasu positibo berririk ez da izan gaur: 42 izan dira denera orain arte Hernanin, eta 8, Astigarragan.
Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak; pixka bat altuxeagoak: 96 kasu berri izan dira, atzo baino 17 gehiago, eta denera, 4.831 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak ere, 12 izan dira azkeneko 24 orduetan, atzo baino 4 gutxiago, eta 397 dira orain, guztira. Une honetan, 1.877 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 21 gehiago; eta horietatik 128 UCIn, atzo bezala.
Bizkaian, atzokoen aldean, gora egin dute positibo berriek, 35 izatetik, 110era, eta 7.155 dira guztira. Heriotzak, berriz, 14 izan dira eta dagoeneko 565 dira denera. Araban ere, 10etik 53ra igo dira kasu positibo berriak, eta guztira 3.294 gaixo izan dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan 5 lagun hil dira, eta 323 dira guztira.