Apirilaren 20ko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 20a, 13:40

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 14 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan; atzokoen erdiak baino gutxiago (2.342 guztira), eta 3 pertsona hil dira atzotik. EAEn 59 dira kasu berriak, eta 19 hildakoak. Atzokoekin alderatuta, datu baiaikorrak.

Urumea bailarari dagokionez, kasu positibo berri bat izan da Hernanin, eta 42 dira denera. Astigarragan 8rekin jarraitzen dute.

Nafarroan, berriz, 79 dira kasu berriak, atzo baino bi gehiago, eta 4.735 guztira; hildakoak 385, atzo baino 16 gehiago. Sendatuak, berriz, 1,123, orain arte.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 79 izan dira positibo eman dutenak, atzo baino bi gehiago, eta guztira 4.735 dira; hildakoak, berriz, atzo baino 16 gehiago dira: 385. EAEri dagokionez, Osakidetzak emandako datuen arabera, 59 dira positibo berriak; askoz gutxiago, atzoko 214 kasuekin alderatuta. Guztira, 12.628. Hildakoak, berriz, 19 dira, atzoko 42ren ondoan. Denera, 1.081 izan dira orain arte. Sendatuei dagokienez, 7.124 dira dagoeneko.

Gipuzkoan, azken egunetako emaitza onen ildotik jarraitu du, kasu berrien datuak: 14 izan dira, atzokoen erdia baino gutxiago, eta guztira, 2.342 dira orain arte positibo eman dutenak. Horietatik, 209 dira ospitalizatuta daudenak, atzo baino 12 gutxiago. Hildakoak, berriz, 3 izan dira azken 24 orduetan, eta orain arte guztira 212 dira.

 

Urumea bailarari dagokionez, kasu positibo berri bat izan da Hernanin, eta denera, 42 dira orain arte zenbatutako kasuak. Astigarragan, 8 izaten segitzen dute.  

Nafarroan, atzokoen antzekoak dira datuak: 79 kasu berri izan dira, eta denera, 4.735 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak ere, 16 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta 385 dira orain, guztira. Une honetan, 1.856 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 13 gehiago; eta horietatik 128 UCIn.

Bizkaian, Gipuzkoan bezala, hobera egin dute datuek, eta 35 izan dira kasu positibo berriak, gaurkoan; 7.045 dira guztira. Heriotzak, berriz, 13 izan dira eta dagoeneko 551 dira denera. Araban, EAEko beste bi probintzietan bezala, 10 dira gaurkoan kasu berriak, eta guztira 3.241 gaixo izan dira orain arte. Azkeneko 24 orduetan 3 lagun hil dira, eta 318 dira guztira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!