Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 123 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 7 gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 246 kasu gehiago daude, guztira 11.018, eta 27 pertsona hil dira.Hildakoak 831 dira guztira.
Gipuzkoan kasu berriak igo egin dira, atzoko datuekin alderatuz, bigarren egunez jarraian 96, eta guztira 2.051 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 278 daude ospitalizatuta, atzo baino bi gehiago. Eta 4 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 134.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin 40ra igo dira kasuak,positibo bat gehiagorekin. Astigarragan zortzi dira orain, atzoko datu berdinak.
Nafarroako datuak honakoak dira: 123 kasu berri izan dira, eta 4.092 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak 7 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 239 dira guztira. Une honetan, 1.693 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera.
Bizkaian, positibo berriak 135 dira, atzoko datuak baino baxuagoak, eta 5.933 dira guztira. Heriotzak, berriz, 17 izan dira, eta dagoeneko 431 dira hildakoak. Araban, ordea, 15 kasu berri izan dira, eta guztira 3.034 gaixo daude orain. Hori bai, 6 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 266 dira guztira.