Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 152 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 5 gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 257 kasu gehiago daude, guztira 10.772, eta 37 pertsona hil dira.
EAEn, denera 10.772 positibo dira orain, atzo baino 257 gehiago. Hildakoak 804 dira guztira.
Gipuzkoan kasu berriak apur bat igo dira atzoko datuekin alderatuz,81, eta guztira 1.955 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 276 daude ospitalizatuta, atzo baino 7 gehiago. Eta 13 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 130.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin atzoko datu berdinek jarraitzen dute, eta 39 dira orain, positibo emandakoak Hernanin. Astigarragan zortzi dira orain, atzoko datu berdinak.
Nafarroako datuak honakoak dira: 152 kasu berri izan dira, eta 3.969 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoak 5 izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 232 dira guztira. Une honetan, 1.663 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera.
Bizkaian, positibo berriak 147 dira, atzoko datuak baino altuagoak, eta 5.798 dira guztira. Heriotzak, berriz, 20 izan dira, eta dagoeneko 414 dira hildakoak. Araban, ordea, 29 kasu berri izan dira, eta guztira 3.019 gaixo daude orain. Hori bai, 4 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 260 dira guztira.