Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 69 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, lau gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak:412 kasu gehiago daude, guztira 10.515, eta 27 pertsona hil dira.
EAEn, denera 10.515 positibo dira orain, atzo baino 412 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 27 gehiago dira, eta 765 hildako daude guztira.
Gipuzkoan kasu berriakapur bat igo dira atzoko datuekin alderatuz, 71, eta guztira 1.874 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 269 daude ospitalizatuta, atzo baino 21 gutxiago. Eta 10 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 117.
Urumea bailarari dagokionez, Hernanin atzoko datu berdinek jarraitzen dute, eta 39 dira orain, positibo emandakoak Hernanin. Astigarragan zortzi dira orain, atzoko datu berdinak.
Nafarroako datuak honakoak dira: 69 kasu berri izan dira, eta 3.817 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoek gora egin dute: bederatzi izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 227 dira guztira. Une honetan, 1.641 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 21 gehiago, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera.
Bizkaian, positibo berriak 259 dira, atzoko datuak baino altuagoak, eta 5.651 dira guztira. Heriotzak, berriz, 17 izan dira, eta dagoeneko 394dira hildakoak. Araban, ordea, 82 kasu berri izan dira, eta guztira 2.990 gaixo daude orain. Hori bai, 9 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 254 dira guztira.