Apirilaren 10eko datuak: Koronabirusa Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 10a, 13:28

Datuen eguneraketa egin dute gaur eguerdian, Hego Euskal Herrian. 47 kasu positibo berri izan dira Gipuzkoan (1.803 guztira), eta 4 pertsona hil dira atzotik. EAEn 297 dira kasu berriak, eta 40 hildakoak, azkeneko 24 orduetan. Kasu berri bat dago Hernanin eta beste bat Astigarragan.

Nafarroan, berriz, 173 dira kasu berriak, eta 3.748 guztira; hildakoak 218, atzo baino lau gehiago.

Datuen grafikoak ikusgai daude beherago, lurraldeka eta eskualdeka.

 

Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 173 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, lau gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 297 kasu gehiago daude, guztira 10.103, eta 40 pertsona hil dira.

Proba gehiago egiten ari dira eta gaurkoan EAEn, orain arte egin diren bigarren gehienak, ia 1.700proba; eta aipatzekoa da test horien %18ak eman du positibo, inoiz baino gutxigok portzentaian alarma dekretua ezarri zenetik. Denera 10.103 positibo dira orain, atzo baino 297 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 40 gehiago dira, eta 729 hildako daude guztira.
Gipuzkoan kasu berriak jaitsi egin dira atzoko datuekin alderatuz, 47, eta guztira 1.803 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 290 daude ospitalizatuta, atzo baino 25 gutxiago. Eta 4 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 107.

 

Urumea bailarari dagokionez, bi kasu berri izan dira gaurkoan Hernanin eta Astigarragan, eta 39 dira orain, positibo emandakoak Hernanin. Astigarragan zortzi dira orain.

Nafarroako datuak honakoak dira: 173 kasu berri izan dira, eta 3.748 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoek gora egin dute: lau izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 218 dira guztira. Une honetan, 1.620 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino 64 gehiago, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera. 560 dira dagoeneko alta jaso dutenak; atzotik, 98 lagunek.

Bizkaian, positibo berriak 210 dira, ia atzoko kopuru berbera, eta 5.392 dira guztira. Heriotzak, berriz, 28 izan dira, eta dagoeneko 377 dira hildakoak. Araban, ordea, jaisten ari dira datuak: 40 kasu berri izan dira, eta guztira 2.908 gaixo daude orain. Hori bai, 8 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 245 dira guztira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!