Ohi bezala, eguerdi partean berritu dituzte COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta 108 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, zortzi gehiago dira. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 13:00etan eman ditu datu berriak: 354 kasu gehiago daude, guztira 9.806, eta 52 pertsona hil dira.
Proba gehiagoren emaitzak eman dituzte gaurkoan EAEn, orain arte egin diren gehienak, 1.700 etik gora; eta aipatzekoa da test horien %21ak eman du positibo, inoiz baino gutxigok portzentaian. Denera 9.452 positibo dira orain, atzo baino 354 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 51 gehiago dira, eta 689 hildako daude guztira.
Gipuzkoan kasu berriak jaitsi egin dira atzoko datuekin alderatuz, 78, eta guztira 1.756 herritarrek eman dute positibo orain arte. Horietatik, 315 daude ospitalizatuta, atzo baino 5 gutxiago. Eta 11 pertsona hil dira azkeneko 24 orduetan; orain arte guztira, 103.
Urumea bailarari dagokionez, bi kasu berri izan dira gaurkoan Hernanin, eta 38 dira orain, positibo emandakoak. Astigarragan, ordea, ez da kasu berririk izan, beste behin, eta 7 dira oraindik.
Nafarroako datuak honakoak dira: 108 kasu berri izan dira, eta 3.575 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak. Hildakoek gora egin dute: zortzi izan dira azkeneko 24 orduetan, eta orain 214 dira guztira. Une honetan, 1.556 gaixo daude ospitalizatuta, atzo baino gehiago, eta horietatik 124 UCIn, atzoko kopuru bera. 462 dira dagoeneko alta jaso dutenak; atzotik, 12 lagunek.
Bizkaian, Gipuzkoan bezalaxe, gora egin dute positibo berriek: 214 kasu berri izan dira, eta 5.182 dira guztira. Heriotzak, berriz, 32 izan dira, eta dagoeneko 349 dira hildakoak. Araban, ordea, atzokoen antzekoak izan dira datuak: 62 kasu berri izan dira, eta guztira 2.868 gaixo daude orain. Hori bai, 8 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 237 dira guztira.