Eliza

Erramu Igandearekin emango zaie hasiera bihar Aste Santuko mezei, baina internet bidez

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 4a, 00:00

Jose Luis Aperribai apaizak internet bidez emango ditu Aste Santuko mezak.

'Urumea Harana Pastoral Barrutia' Youtuben edo Googlen idatzita, meza bakoitzaren bideoa ikusi ahal izango da. Ordutegia zehaztu da meza bakoitzerako, ordu horretan jarriko direlako bideoak ikusgai, baina gero ere ikusiko dira.

Aste Santuko elizkizunei emango zaie hasiera bihar, Erramu Igandearekin. Koronabirusaren pandemiak eraginda, ordea, konfinamendu egoeran daude herritarrak, eta Urumea Harana Pastoral Barrutiak meza guztiak internet bidez jarraitzeko aukera emango die Hernani, Astigarraga eta Urnietako parrokietako sinesdunei.

Elizkizun bakoitzaren bideoak interneten topatu ahal izango dira, Googlen edo Youtuben 'Urumea Harana Pastoral Barrutia' idatzita. Bideo bakoitza egun eta ordu jakin batean jarriko da ikusgai interneten, eta horregatik, ordutegi bat zehaztu dela azaldu du Jose Luis Aperribai apaizak. Dena den, bideoak hor geratuko dira, beranduago ere ikusi ahal izateko.

Bihar, aurreneko mezak
Erramu Igandearekin, bihar hasiko dira Aste Santuko elizkizunak, Sarrera mezarekin, 11:00etan.

Hurrengo hitzordua Ostegun Santukoa izango da; Jaunaren afaria arratsaldeko 18:00etan ospatuko da.

Ostiral Santuan, berriz, Gurutzbidea izango da 11:00etan, eta Pasio ospakizuna 18:00etan.

Larunbat Santuan Pazko Gaubeila laburra egingo da 20:30etan.

Azken ospakizuna Pazko Igandekoa, apirilaren 12koa izango da: Pazko Jaia egingo da 11:00etan.

ASTE SANTUKO MEZAK

Bihar, Erramu Igandea
11:00 Aste Santuko Sarrera meza

Ostegun Santua
18:00 Jaunaren afaria

Ostiral Santua
11:00 Gurutzbidea
18:00 Pasio ospakizunua

Larunbat Santua
20:30 Pazko Gaubelia laburra

Pazko Igandea
11:00 Pazko Jaia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!