Gipuzkoako Foru Aldundiak lan poltsa eratzeko deialdia egin du, Koronabirus pandemiaren eraginez adinekoen zentro eta egoitzetarako sortu diren zaintzaile beharrak asetzeko. Poltsa hau bertan behera geratuko da egoera lasaitzean. Eskaerak ataribis@gipuzkoa.eus helbidera bidali behar dira, https://egoitza. gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa helbidean eskuratu daitezkeen formularioak beteta.