COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 135 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 18. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 317 kasu gehiago daude, eta 32 pertsona hil dira.
Euskadi gorakada erdira jeitsi da, azkeneko 24 orduetan. Denera 6.057 positibo izan dira, atzo baino 317 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 32 gehiago dira, 297 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 54 kasu berri izan dira, eta guztira, 1.071 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta, 357 daude. Zazpi hildako egon dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 41.
Hernanin lau kasu berri egon dira gaur ere, eta 27 dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan berdin jarraitzen dute, 5 dira guztira.
Nafarroako datuei dagokienez, 2.146 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 135 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 18 gehiago hil dira eta orain 102 dira guztira. Une honetan, 955 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 96 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 161 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 2.937 dira guztira. Gainera, 17 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 133 dira guztira. Eta Araban, 102 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 2.049 gaixo daude orain. 8 lagun hil dira 24 orduetan, eta 123 dira guztira.