COVID-19

Funtsezkoak ez diren jarduera guztiak eten ditu Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 29a, 00:00

Pedro Sanchez presidentea.

Sanchezek iragarri du funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langileak etxean geratu beharko direla martxoaren 30etik apirilaren 9ra.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak presazko agerraldia egin zuen atzo arratsaldean, esateko astelehenetik aurrera eten egingo dela funtsezkoa ez den jardun guztia.  Bihartik eta apirilaren 9ra arte ezingo du jendeak lanera joan bere jarduera funtsezkoa ez baldin bada. 
Gobernuaren asmoa da mugikortasuna ahalik eta gehien gutxitzea. «Erabateko itxierari» alternatiba bat izango da, langileak etxean geratuko diren bitartean soldata jasoko dutelako, eta gero egin beharko dutelako lan ordu horiek berreskuratzeko. «Proposatu duguna da Aste Santuko jaiegunak aurreratzea, langileek baimena erabiltzeko. Orain, Aste Santuaren atarian, mugikortasuna modu zuzenagoan eten dezakegu, eta horrek arindu egingo du ospitaleen zaintza unitate intentsiboen gaineko presioa», Sanchezen esanetan
Funtsezko jardueren artean lehengaien produkzioa, funtzesko produktuen salerosketa, horien garrioa, prentsa, osasungintzarekin lotutako langileak... dira funtsezko jarduerak. 
Pasa den astean produkzio aktibitatea etetea erabaki zuen Italiak eta astebete beranduago Espainiak eman du pausoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!