COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, 188 izan dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, 12. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak: 535 kasu gehiago daude, eta 34 pertsona hil dira.
Gorakada izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 5.136 positibo izan dira, atzo baino 535 gehiago. Hildakoak, berriz, atzo baino 34 gehiago dira, 241 hildako daude guztira.
Gipuzkoan, positiboak igo egin dira. 89 kasu berri izan dira, eta guztira, 894 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta,290 daude. Lau hildako egon dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 29.
Hernanin bi kasu berri egon dira gaur ere, eta 21 dira orain arte positibo eman dutenak. Eta Astigarragan berdin jarraitzen dute, 5 dira guztira.
Nafarroako datuei dagokienez,1.829 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 188 gehiago. Azkeneko 24 orduetan 12 gehiago hil dira eta orain 70 dira guztira. Une honetan, 827 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 84 UCIn.
Bizkaian izan dute gorakadarik haundiena, positiboek. 277 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 2.463 dira guztira. Gainera, 24 lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 103 dira guztira. Eta Araban, 169 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira 1.779 gaixo daude orain. 6 lagun hil dira 24 orduetan, eta 109 dira guztira.