Urumea Harana Pastoral Barrutiak jakinarazi du, interneten emango dituela Astigarraga eta Hernaniko parrokietako ospakizunak, «behartutako itxialdi honetan leiho bat ireki nahian». Horrela, biharko meza, eta Aste Santuko zein Pazkoaldiko ospakizunak egokitzen eta eskaintzen saiatuko dira, azaldu dutenez. Horiek jarraitzeko, interneten, Google edo YouTube atarietan sartu, eta bilatu behar da Urumea Harana Pastoral Barrutia.