Haserre Eguna deitu dute gaurko, sindikatuek

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 27a, 00:00

Enpresetan haserrea erakusteko deia luzatu diete langileei, modu ezberdinak baliatuz.

COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, osasuna, lan baldintzak eta enplegua lehenestea eskatuz, Haserre Eguna deitu dute gaurko, sei sindikatuk: ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU. Enpresetan beraien haserrea erakutsi eta mobilizatzeko deia luzatu diete langileei: «erabili modu ezberdinak, kontzentrazioak, zarata, argazkiak... Sa­­rrera-irteeretan, atsedenean, la­nean ari zareten bitartean...».

Salatu nahi dute, langileen osasuna, lanpostuak eta lan bal­dintzak jartzen ari direla arriskuan, egoera honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!