«Gizateriak pandemiaren mehatxuarekin dardar egiten duen egun hauetan», elkarrekin otoitz egiteko proposamena luzatu die Frantzisko Aita Santuak, kristau guztiei. Horretarako, gaur arratsaldeko 18:00etan, otoitz unibertsala gidatuko du, Vatikanoko San Pedro Basilikatik, plaza hutsik dagoela: «birusaren pandemiari erantzun nahi diogu otoitzaren, errukiaren eta samurtasunaren pandemiarekin».
Hori dela eta, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokiako kanpaiak joko dituzte 18:00etan, kristauak otoitzera deitzeko.