Egunero moduan, gaur 20:00etan ere zita jarri da balkoietara ateratzeko,. Oraingoan, txaloak egin ostean, Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut kanta abestuko da, etxeko txikiei omenaldi bat egiteko asmotan, haien esfortzuagatik hain zuzen. Denak balkoietara atera eta abesteko deia luzatu dute.