COVID-19 edo Koronabirusak gaixotutakoen inguruko datuak eguerdi partean berritu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroakoak 11:30etan eman dituzte, eta atzo eguerdian baino 92 gehiago dira positibo eman dutenak; hildakoak, berriz, beste lau. EAEri dagokionez, Osakidetzak eguerdiko 12:30etan eman ditu datu berriak:423 kasu gehiago ; eta 23 pertsona hil dira.
Gorakada haundia izan dute kasu positiboek Euskadin, azkeneko 24 orduetan. Denera 2421 positibo izan dira, atzo baino 324 gehiago. Hildakoak, berriz, 120 dira.
Gipuzkoan, hala ere, positibo berrien kopurua igo egin da. 75 kasu berri izan dira, eta guztira, 380 herritarrek eman dute positibo orain arte. Ospitalizatuta 136 daude, atzo baino 25 gehiago. Hildakoak, berriz, bi izan dira azkeneko 24 orduetan; guztira, 15.
Hernanin hiru kasu berri izan dira gaur ere, beraz 12 dira orain positibo eman dutenak. Eta Astigarragan, atzo bezala, ez da positibo berririk izan. Hiru dira orain artekoak, beraz.
Nafarroako datuei dagokienez, 886 dira Koronabirusarekin gaixotutakoak, atzo baino 92 gehiago. 24 ordueten hildako kopurua mantend egin da,ez da hildakorik egon, beraz 14 dira orain, guztira. Une honetan, 339 gaixo daude ospitalizatuta, eta horietatik 40 UCIn.
Bizkaian atzo baino positibo berri gutxiago daude, izan ere 172 kasu berri izan dira, eta dagoeneko 1032 dira guztira. Gainera,hamaika lagun hil dira azkeneko 24 orduetan, eta 35 dira guztira. Eta Araban, 97 pertsona gehiago gaixotu dira; guztira1009 gaixo daude orain. Han ere hamar lagun gehiago hil dira, eta 70 dira guztira.